HELBURUA

Juan Mateo Zabala euskaltegiak, Bilboko bere eragin gunean (Ametzola, Errekalde, Indautxu, Basurto, etab), euskararen irakaskuntza eskaintzen du, baliabide berritzaile eta eraginkorren bitartez, talde profesional trebatua duelarik. Eraginkortasun horrek gaitasun eta ezagupenak lortzea eta ikasteko gaitasuna garatzea du helburu.

Ez dugu euskara irakastea gure zentrora mugatzen; aitzitik, erabilera sustatu nahi dugu eskolaz kanpoko ekintzen bitartez, guk antolatutako edo beste erakunde batzuek sortutako egitasmoetan parte hartuz. Gainera, gure ikasle eta bezeroek eskatutako beste hizkuntza “batzuk” eta “batzuetan” ikasteko orientabide eta laguntza eskaintzen ditugu.

Gure funtsezko oinarri eta balioak dira bezeroari arreta zuzena eta pertsonalizatua eskaintzea, metodologia ikaskuntzan erabilita kalitate-zerbitzuak eskaintzeko eta euskalduntzean laguntzeko gure zentrotik haratago, ideia-aniztasuna eta profesionaltasuna irakasle gisa eta agerpen aktiboa gure ingurunean, jarduteko gure sektorean eta hizkuntzen irakaskuntza, oro har.

 

NOREKIN EGITEN DUGUN LAN

Juan Mateo Zabala euskaltegian, ahal dugun neurrian, lagundu egiten dugu euskara eta berori ikasteko motibazioa sustatzen. Ikastaroan zehar ekintzak bultzatzen ditugu erabilera indartu eta sustatzeko. Gainera, euskara munduarekin erlazionatuta dauden erakunde eta entitateekin aritzen gara lanean, batez ere, eskolaz kanpoko ekintzen bidez, eta hizkuntzen irakaskuntzan diharduten beste zentro batzuekin batera egiten dugu lan, zeren eta uste baitugu hizkuntza bat ikasteak berekin daukala ikasgelatik kanpo praktikatzea; eta saiatzen gara ikasleak jarduera horietan sar daitezen. Horixe da asebetetze-mailako gure oinarri nagusietako bat.

 

IRAKASLEAK

Juan Mateo Zabala euskaltegiko irakasle taldea esperientzia eta prestakuntza handikoa da. Gainera, irakasleak euskararen irakaskuntzan trebatuta daude, bai jakintza-arlo moduan baita harreman-tresna bezala ere.

Halaber, gure irakasleen etengabeko prestakuntza lehentasunezko alderdia da guretzat, gure filosofiaren osagaia eta etengabeko hobekuntza lortzeko funtsezko bidea.

Halaber, konpromisoa hartzen dugu gure inguruarekin, bertoko gizarte-bizimoduan parte hartuz: baterako egitasmoak kirol-taldeekin eta bertako elkarteekin.

Euskara   -   /   -   Castellano

Bilatu

Garraiobideak

BILBOBUSak: 27-72-77; 18-38-48-58-85

TRENa: Ametzola geltokia

METROa: Indautxu geralekua

TRANBIA: La Casilla geralekua

KONTAKTU AZKARRA