INSTALAZIOAK ETA TEKNOLOGIA, ZURE ESKURA

Euskaltegiak HABEren eta instalazioen eta ekipamenduen arloan eskumena duten gainerako erakundeen zehaztapen guztiak betetzen ditu.

Irakaskuntza eraginkorra garatzeko ekipamenduak ere baditugu gure instalazioetan, hala nola,

  • Multimedia ikasmateriala
  • Bideo-proiektagailuak
  • Wi-fi sistema
  • Ikasgela bakoitzeko arbel elektroniko bana
  • Informazioaren teknologien erabilera aurreratua
  • Presentzia aktiboa gizarte-sareetan

 

KALITATEA


Juan Mateo Zabala euskaltegia osatzen dugunok Zentroak onarturiko helburu eta oinarriekiko konpromisoa adierazten dugu. Honako hauek ditugu:

  • Euskara eta euskaraz ikasteko prozesu berritzaile eta eraginkorrak eskaintzea, eraginkortasuna ulertuta gaitasun eta ezagupenak lortzean eta ikasteko gaitasuna garatzean.
  • Orientabide eta laguntza ematea beste hizkuntza “batzuk” eta “batzuetan” ikasteko gure bezeroen beharrei erantzuna emateko, irakasle gisa ditugun gaitasunak erabilita.
  • Euskara ikasi eta erabiltzeko sustapenean laguntza eman, hala gure jarduerak garatzean nola sektoreko beste entitate batzuekin elkarlanean arituta, eta parte hartuz baterako egitasmoetan.
  • Hori guztia egin, bezeroarentzako arreta zuzen eta pertsonalizatuaren bitartez, metodologia ikaskuntzan aplikatua kalitate-zerbitzuak lortzeko eta euskalduntzeari laguntza emateko, Zentrotik haratago, ideologia aniztasuna eta profesionaltasuna irakasle gisa eta bertako agerpen aktiboa.

Konpromiso horren froga gisa, Kalitatearen Kudeaketa-Sistema garatu eta ezarri dugu, zeinek Europako Bikaintasunaren eredua (EFQM). Konbentzituta gaude Zentroaren kudeaketari tinkotasuna emateko baliabidea dela, eta, hala, bere zerbitzuen hobekuntza sistematizatzen du, beti gure bezeroen, langileen eta barruan sartuta dauden beste eragile batzuen asebetetzea lortzeko

Uste dugu urrats hori “euskara eta euskaraz” irakasteko sektorean ekarpen baliotsua ere badela, zeren eta hori baita gure enpresa eta erakunde inguruan oso onartuta eta ezarrita dauden kudeaketa-ikuspuntu ezberdinak ezartzea sektorean.

Espero dugu Kalitatearen Kudeaketa-Sistema horrek etorkizunean mantendu eta hobetzea Zentroaren pertsona guztion ahaleginekin, eta hala, lagunduko digu hobeto lan egiten eta asebetetze handiagoz, hala norberarena nola profesionala.

 

METODOLOGIA

 

Juan Mateo Zabala euskaltegia HABEk homologatutako ikastegia da. HABE (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea) Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko erakunde autonomoa da.

Erakunde honek helduen euskalduntzea homologatu eta diruz laguntzen du Euskadiko Erkidego Autonomiadunean eta euskaltegien antolamendua eta jarduna arautzen ditu, Eraketa akademikoa, Curriculum Proiektua, irakasleak, instalakuntzak, eta abar.

Juan Mateo Zabala euskaltegiak bere programazioa du euskalduntze prozesu osorako, Hizkuntzen Irakaskuntzarako Europako Marko Bateratuaren arabera antolatuta eta ikasleen hizkuntza konpetentzia eta trebetasunak lortu eta garatzeko metodologian oinarrituta.

Maila guztietan ikasle eta irakasleentzako materialak ditugu, eskolarako gaiak, atazak, edukiak, ariketak eta abar biltzen dituztenak. Material hauek euskaltegiko maila arduradunek eta eskarmentu handiko irakasleek prestatu dituzte ikasprozesuaren segida, homogeneitatea eta ikas-irakaskuntzaren eraginkortasuna bermatzeko eta etengabe berraztertzen eta eguneratzen dira, beroriek hobetzeko eta egokitzeko asmotan.

Guretzat oso garrantzitsua da benetako materialak erabiltzea, bai idatziak baita entzun eta ikustekoak ere, ikasleak egoera arrunt eta naturaletan trebatzeko eta ikas-irakaskuntzaren komunikazio inguru anitzetan lantzeko asmoz. Horretarako, jakina, ezinbestekoak ditugu informazioaren eta komunikazioaren teknologiek eskaintzen dizkiguten aukerak, gelatik haratago irteteko.

Euskara   -   /   -   Castellano

Bilatu

Garraiobideak

BILBOBUSak: 27-72-77; 18-38-48-58-85

TRENa: Ametzola geltokia

METROa: Indautxu geralekua

TRANBIA: La Casilla geralekua

KONTAKTU AZKARRA