ZEINTZUK DIRA?
Balia itzazu euskara ikasteko eskaintzen zaizkizun laguntza eta deskontuak.
EUSKALTEGIA
%5eko deskontua aurreko ikasturteeko ikasleentzat
HABE
Euskaltegian maila bat gainditu dutenek edo titulua HABEren egiaztapen-proben bidez lortu dutenek HABEko ikasleentzako dirulaguntzen deialdian parte hartzeko eskubidea izango dute, betiere HABEk ezarritako baldintzak betetzen badira.
16 eta 18 urte bitarteko ikasleei dirulaguntza emateko C1eko edozein ikastaro egin ahal izango dute orduko 0,60 € ordainduta.
Hauxek dira baldintzak:
– 2025-2026 ikasturtean C1 maila (abiapuntuko maila jakin batetik aurrera) helburu duen ikastaro batean matrikulatzea.
– 2008., 2009. edo 2010. urteetan jaio izana.
BILBOKO UDALA
Bilbon erroldatuta dauden guztiak, oinarrietako baldintzak betetzen badituzte.
Maila edo azpimaila lortzen baduzu.
