EUSKARA ESKURA TXARTELA

ZER DA?

Euskara Eskura Txartela Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara et Kultura Foru Sailaren ekinbide bat da, bizkaitarren euskalduntzea sustatu eta doakotasuneranzko urratsak eman nahi dituena.

Euskara Eskura Txartela pertsonala da eta onuradunak berak bakarrik erabil dezake. Euskara euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologaturen batean ikasten duten bizkaitarrak izan daitezke onuradun, baldin eta 2016-2017 ikasturteko bigarren deialdian edo 2017-2018 ikasturteko lehenengo deialdian, A1, A2, B1 edo B2 euskara-mailetako bat gainditu badute; hala, deskontu-bonua izango dute hurrengo ikasturterako. Lau Euskara Eskura Txartel mota daude:

  • A1 motako Euskara Eskura Txartela, deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori gainditu eta egiaztatzen dutenei: gehienez 150 eurokoa izango da bonua.
  • A2 motako Euskara Eskura Txartela, deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori gainditu eta egiaztatzen dutenei: gehienez 200 eurokoa izango da bonua.
  • B1 motako Euskara Eskura Txartela, deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori gainditu eta egiaztatzen dutenei: gehienez 300 eurokoa izango da bonua.
  • B2 motako Euskara Eskura Txartela, deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori gainditu eta egiaztatzen dutenei: gehienez 400 eurokoa izango da bonua.

Programatik kanpo geratuko dira, berariaz, euskara ikasteko eta hizkuntzan trebatzeko ikastaroak administrazio publikoek finantzatuta egiten dituzten admnistrazio horietako langileak.

NOIZ ETA NON ESKATU?

2018ko uztailaren 2tik 20ra bitartean, www.bizkaia.eus/euskaratxartela webean.

NOIZ ETA NON LOR DAITEKE?

Irailetik aurrera www.bizkaia.eus/euskaratxartela helbidean. Webean bertan adieraziko da horretarako egun zehatza, iraileko lehenengo astean.

TXARTELA ERABILTZEKO EPEAK

Euskara Eskura Txartela programari atxikitako euskaltegietan edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetan erabil daiteke, 2018-2019 ikasturterako matrikulazio-epea hasten denetik 2018ko urriaren 14ra arte.

INFORMAZIOA

www.bizkaia.eus/euskaratxartela.

OHAR GARRANTZITSUA

Txartela lortzeko nahitaezkoa da Bizkaian erroldatua egotea, errolda-ziurtagiria baliozkoa izatea eta indarrean egotea eskaera egiten den egunean.

Euskara   -   /   -   Castellano

Bilatu

Garraiobideak

BILBOBUSak: 27-72-77; 18-38-48-58-85

TRENa: Ametzola geltokia

METROa: Indautxu geralekua

TRANBIA: La Casilla geralekua

KONTAKTU AZKARRA